NATURALA ETA BEREZKOA

Familia bakarreko etxebizitza ekologiko eta iraunkor batean egindako sukaldea. Bertan baliabide naturalak aprobetxatzen dira, bizitzeko egokia eta ingurumena errespetatzen duen espazio bat lortzeko.  Proiektu honetan erabilitako material nagusiena egurra da, eguneroko erabilerarekiko erresistentea den materiala baita, eta estetika oso atsegina eta goxoa.

Ateak, leihoko erlaitza eta enzimera egur trinkokoak dira eta uharteko enzimera ordea, 2cm-ko Dekton batekoa da. Zur trinko guztia barniz ekologiko batekin barnizatua dago.

Apaltegian, LED argi ilara ipini da. LED argiztapena erabiliz, energia gehiago aprobetxatzen da, hauen bizitza erabilgarria ohiko argiztapenarena baino 20 aldiz handiagoa baita.

Etxetresna elektrikoak A+++ motakoak dira, hau da, merkatuko eraginkorrenak, energía elektrikoaren %60 aurrezten baitdute. Horien artean, nabarmentzekoa da sentsore automatikoa duen ontzi-garbigailu integragarria, programa bakoitzean erabili beharreko ur-kantitatea ontzien zikinkeriaren arabera kalkulatzen duena.

Ur-kontsumoa murrizteko, difusorea eta sakagailua dituen iturri bat instalatu da, ura airearekin nahasten duena. Hondakinen birziklapena eta kudeaketa errazteko, gure proiektu guztietan hainbat modulu eskaintzen dizkiogu erabiltzaileari, zabor bereizketa errazagoa egiteko helburuarekin: organikoa, beira, plastikoa, papera, etab.

 

 

 

 

ELKARBANATU POIEKTUA:

LOTURA DUTEN PROIEKTUAK

Copyright © 2021 Albeniz Sukaldeak.
Diseinua Kabitik