SUKALDE MODERNO ETA MINIMALISTA

Sukalde ikusgarri, minimalista eta modernoa Zestoan, jangelara eta egongelara irekia. Penintsula batez eta sabairaino joaten diren zutabeetako altzari alturen bidez osatuta dago sukaldea.

Penintsularen beheko altzariak zuriz lakatuak daude. Enzimera aldiz, Betacryl materialez egina dago, baita fregadera ere. Barra zona bat dauka eta sabaian kanpai txuri bat jarri da txuriz lakatuzko kajoi batez izkutaturik. Bertan, argiztapen led-a ere ipini da.

Altzari altuak ordea, penintsularekin nabarmenduz, kolore berde ilunekoak dira. Bertan, sukaldaritza osagarrietarako zona bat aurkitzen da enzimera batez egokitua. Labea eta mikrouhina zutabeetan ipinita daude, hozkailu amerikanoa eta despensa bat ere aurkitzen da erraz ateratzen diren kajoiez osatua. Giro goxoago bat edukitzeko, altzari altuen goialdean, argiztapen led-a ipini da, sabai inklinatuan hedatzen dena.

 

ELKARBANATU POIEKTUA:

LOTURA DUTEN PROIEKTUAK

Copyright © 2019 Albeniz Sukaldeak.
Diseinua Kabitik