VINTAGE GARAIKIDEA

Eraberritze integral honetan, sukalde eta egongelaren artean, barruko leiho bat jartzen da, etxebizitzari zabaltasun eta argitasun handiagoaz bermatzeko asmoarekin. Era berean, ageriko hormigoizko habeak nabarmentzen ditugu, etxeko gelei izaera eta nortasuna ematen baitiete.

Etxebizitza osoko zorua, zura imitatzen duen portzelanazko baldosa da, komun batean izan ezik, mosaikoa duen baldosa hidraulikoa jartzen baita. Atea guztiak zuriz lakaturiko egurrezko ateak dia, eta bereziki, sabaira doan neurri handiko ate irristakorra nabarmentzen da, egongela eta gelak banatzen dituena.

Biltegiari dagokionez, gela nagusiko armairua, lama inklinaturiz osaturiko ate eraisgarriez, brontzezko tiragailuz, kajoneraz eta zapatero erauzgarriz osatua dago. Etxebizitzako gainerako armairuak ate lerrokoak dira eta horizontalezko bi lerroko erliebea dute. Barruko zatiketak 3cm-ko texuto materialezko taulez eginak daude.

Sukaldean, egurra imitatzen duen Dekton enzimera eta metro Paris formatuko baldosez osatzen den aurrealdea nabaritzen da. Gainera, Veneziako ate bikoitzak sukaldeari ukitu berezia ematen diote.

Bainugeletan, komuna eta konketa altzariak zintzilik jartzen dira, garbitasuna errazteko. Bietan, sukaldeak erabiltzen den metro Paris-eko baldosa bera jartzen da, etxebizitza osoan estilo bereizgarri hau ezarriz.

 

 

ELKARBANATU POIEKTUA:

LOTURA DUTEN PROIEKTUAK

Copyright © 2024 Albeniz Sukaldeak.
Diseinua Kabitik