NORDIKOA

Estilo Nordikoa estilo erraz, funtzional eta erosotzat hartzen da. Dekorazio mota honen ideia nagusia, espazioa erabiltzen ez diren piezez gehiegi ez betetzea, eta kolore txuria erabiltzea da. Elementu naturalak estilo honetako xehetasunak dira, eta zura da ezagunena.

Proiektu honen ikuspegia eta helburua Nordiko estiloaren balioak eta ideiak islatzea izan da. Sukaldea eta haren ekipamendua bigarren mailan geratzen dira, hórrela erlaitza eta bertan egunero erabiltzen diren elementuak gailentzen dira.

Espazio osoaren antzera, Dekton materialaren enzimera eta bere frentea zuriak dira. Plaka, 80 cm-koa da, zubidun 4 su emanez sukaldeari. Kanpaia elementu handi eta sendoa denez, sabaian jartzea erabaki da, oharkabean pasa dadin eta lehen begiratuan ikus ez dadin. Gainerako gelaren tonuaren arabera, sabaiko kanpaia ere zuria da.

Zutabez osatutako bi eremu ere badaude:

Lehenengoan, etxetresna elektriko hauek aurkitzen dira: labea, mikrouhina eta ardoteka. Ezkerrean, 75 cm-ko hozkailu handi bat dago. Bigarren zutabe-eremua ez da lehen begiratuan nabaritzen, sukaldeko ikus-eremutik kanpo geratzen baita. Proiektuan erantsitako paret baten bidez bereizten da, barraren ondoren, arropa zikinaren saskiaren parean. Eremu honetan, eskoberoa, garbigailu eta lehorgailua eta despentsero bertikal bat aurkitzen da.

 

 

 

 

ELKARBANATU POIEKTUA:

LOTURA DUTEN PROIEKTUAK

Copyright © 2024 Albeniz Sukaldeak.
Diseinua Kabitik