HARMONIA ETA FUNTZIONALA
Etxebizitza baten erreforma integrala, bere gela guztietan harmonia eta homogeneotasuna partekatzen duena. Sukaldea, jantokiari eta egongelari irekia, irla batek eta horma-zutabeek osatzen dute. Kaldera, eskoberoa eta hozkailu integratuak osatzen dute horma-irudi hau. Gainera, bi lan-eremu nabarmentzen dira, bi ate gidariren bidez ezkutuan geratzen direnak. Hauek sabaian gidari ezkutuak dituzte. Bi ate hauen bitartez, etxetresna elektriko eta sukaldeko tresna guztiak ez dira agerian geratzen.
Lan eremuak elementu hauek osatzen dituzte: Soliddecor-en 1,2 cm-ko barneko enzimera, zurezko apalategiak, mikrouhina eta 45 cm-ko labe zuria, garbigailua eta lehorgailua. Diseinuaren homogeneotasunari garrantzia eman zaio eta altzarian LED argiztapen-fokuak gehitu dira, gune horiei argitasun handiagoa bermatzeko. Uhartean, enzimera zuria jarri da, Soliddecor-en putzu integratuarekin, junturarik ez izateko helburuarekin eta, hartara, garbiketa errazten da. Plaka eta sabaiko kanpaia zuriak dira, oharkabean pasa daitezen eta sukalde itxura gutxitzeko. Hala, espazioa ez da asetzen, eta giro harmoniatsua sortzen da egongelarekin batera. Bainugelan neurrira egindako altzari bat jarri da, erraz atera daitezkeen kajonera handiekin, espazio guztia ahalik eta gehien aprobetu ahal izateko. Sukaldeko Soliddecor-en enzimera behera erabili da, junturarik gabeko putzu integratuarekin eta horman sartutako iturri batekin. Komun-ontzia zintzilik dago, zorua errazago garbitzeko helburuarekin. Azkenik, dutxa lurraren maila berean doa, kristalezko manpara batekin eta horman txertatutako iturriarekin. Logeletako armairu enpotratuak egiteko, sukaldeko horman jarritako ate gidaridun berdinak erabili dira, eta, barne banaketarak, sukaldeko apaletan jarritako egur bera erabili da. Zuraren tonua, etxebizitza osoan erabilitako parket flotante zoruaren berdina da, gela guztietan koloretako paleta bera erabiliz. |
||||
|
||||
|