MINIMALISTA ETA SOFISTIKATUA

Sukalde ikusgarri, minimalista eta sofistikatua Zestoan, jangelara eta egongelara irekia. Penintsula, sabaiko kanpaia eta sabai inklinaturaino iristen diren zutabeetan osaturiko altzariak osatzen dute sukaldea.

Penintsularen beheko altzariak zuriz lakatuak daude. Enzimera aldiz, Betacryl materialez egina dago, baita fregadera ere. Honek esan nahi du, enzimera eta fregaderaren artean ez dela juntarik aurkitzen.

Penintsula bertan ere, barra zona bat aurkitzen da. Bertan, sabaiko kanpaia jarri dugu kaxa lakatu txuri baten bidez ezkutatzen dena, beheko altzarien modukoa. Kanpaiaren kajeatua bereziki diseñatzen da argiztapen led-a jartzeko, horrela sukaldeko penintsulan argiztapen handiagoa lortzen da.

Zutabeetako altzari altuak ordea, penintsularekin nabarmenduz, kolore berde ilunekoak dira. Bertan, sukaldaritza osagarrietarako zona bat aurkitzen da enzimera batez egokitua: kafe-makina, txigorgailu…ezartzeko helburuarekin. Zubateetan, labea eta mikrouhina, hozkailu amerikanoa eta erraz ateratzen diren kajoiez osatua daon despentsa ere aurkitzen da. Giro goxoago bat edukitzeko, altzari altuen goialdean, argiztapen led ilara ipini da, sabai inklinatuan hedatzen dena.

 

 

 

 

ELKARBANATU POIEKTUA:

LOTURA DUTEN PROIEKTUAK

Copyright © 2021 Albeniz Sukaldeak.
Diseinua Kabitik