JANTZIGELA ORIGINAL ETA BAKARRA

Erosotasuna eta eguneko erabiltzailearen ohituren praktikotasuna bilatzeko asmoarekin, diseñu pertsonalizatua alde batera utzi gabe, texuto materialez eginiko jantzigela egin dugu Zarautzen. Logela eta bainugela lotzen dituen korridore baten aurrean aurkituz, proiektu hau hurrengo moduan bideratu dugu:

Alde batetik, jantzigelara sartu bezain laister arintasun sentsazioa sortzeko, sakontasun gutxiko apalak eta kajoiak egin dira. Baita eserleku bat ere, zapatak era atsegin eta erosoan kentzeko asmoarekin, haiek gero bere kokapenean uzteko ideiarekin.

Beste aldetik, atearen irekiduraren hondoari etekina ateratzeko, zapategi bat sortu dugu, egonaldiaren espazioari ustiapen handiena lortuz. Gainera, pertxak esekitzeko esparru bat ere antolatu da, baita galtzak esekitzeko ateratzen den gailu bat ere, kajoi bat hauen bitartean jarriz. Jantzigelaren atea irekitzerakoan, bisualki ezkutatuta geratzen den biltegiratzeko karga handiko esparrua dela hausnartzen dugu.

ELKARBANATU POIEKTUA:

LOTURA DUTEN PROIEKTUAK

Copyright © 2019 Albeniz Sukaldeak.
Diseinua Kabitik